XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZARRARENA

Higinio Pastor Ovejerok sorpresa emango zion sekulakoa bere andregai politari.

Asuntoari buelta asko eman ondoren erabaki baitzuen andregaiari behingoz gustoa egiteko baino gehiago, keinu hark suposa zezakeen ordain goxoagatik, jaiki eta Gabilondoren hitzak entzutearekin bat, hamar urtez berarekin zihoala hona, zihoala hara eraman zuen bizar lustratua kentzea, nahiz eta ekintza harekin bere pertsonalitatearen ezaugarririk benazkoena galdu.

Ezen, zer da Fidel Castro bere bizarrik gabe? esaten zion bizardun urguilosoak andregaiari bizarra kentzeko agintzen zion bakoitzean.

Baina arrimatu ezinean zebilen Higinio koitadoa bere bizarra zela medio eta estorbo, azkurea egiten zuela goran eta beheran zer esanik ez, (...).